WordPress 2.8: ekainak 10
Hala da. WordPress, blog software-aren, bertsio berria hurrengo asteazkenean kaleratuko dute, ekainak 10. Beti esan izan dut bertsio berrietan, digitotik digitora dagoen aldaketa handia izaten dela (2.7tik 2.8ra adibidez). Kasu honetan, 2.7 bertsioarekin zetozen hainbat funtzionalitateren inplementazio handiagoa egin dute. Aurreko bertsiotik, softwarearen eta baita pluggin-en berritzea zuzenean egin daitekea FTP programarik erabili gabe. Orain gainera, theme-n berritzea ere blogaren administrazio paneletik egin ahalko da. Modu berdinean gainera, theme-tan modifikazioak egin ahalko dira. Espero dut, programaren euskarazko bertsioa ere azkar prest egotea.
Berrikuntza tekniko guztiak ikusteko WordPress Codex-a bisitatu. Bestalde, WordPress 2.8ren 2. Beta kalean ere bada, bertsio definitiboa atera baino lehen instalatu nahi baduzue, hor duzue aukera paregabea. Halere, nik aste bat itxarongo nuke, Beta bertsioak bukatu gabeko bertsioak direlako, hain zuzen ere.











junio 4th, 2009 at 14:03
WordPress 2.8: ekainak 10…
Wordpress blogak egiteko software librean oinarritutako programak bertsio berria kaleratuko du hurrengo asteazkenean, ekainak 10….