Urte bat
Zer azkar pasatzen den denbora. Hiru urte pasa dira lizentziatura hasi nuenetik, eta urte bakarra geratzen zait bukatzeko. Eta gero zer? Beste karrera bat, masterra, lana, familia, hipoteka, lana? Honako kurtsoa ezberdina izango da, lehen sehilekoa bereziki. Eskolakide asko Erasmusen daudelako, edo lagun batek esaten duen legez, Orgasmusen.
Antropologia eta Psikologia eskoletako Dream Team-ak kolokan egongo dira, Jokin falta baitzaigu -ez dago hilik, Holandan dago-. Gutxienez honako sehilabetetan hainbat eskola interesgarri izango ditugula uste dut: Zinema eta Komikia, esate baterako. Egia esan ez dakit noiz hasiko garen ere, nire praktiketako konbenioa hilaren azken egunean amaitzen baita. Baina dirudienez, Boloniako prozesuaren ondorioz eskolak lehenago hasiko dira. Espero dut, unibertsitatea hastean maizago idatziko dudala, lanean hasi baino lehen egiten nuen bezala. Honakoa inpas bat besterik ez da izan.










