nonick Conference 09: on web & tv

Hamabost minutuko atzerapenarekin hasten zen ostiralean, EITBko Bilboko egoitzan Nonick Conference 09: on web & tv. 9.30tan, Gina Tostek eta Gorka Juliok, blogari famatuek, aurkezle paperetan sarturik harrera egin ziguten han bilduta geuden 200 pertsona eta adituei.

Alianzo konpainiak, EITB eta SPRIrekin batera, Bilbo Europako Internet eta teknología berrien hiriburu bihurtu zuen pasa den asteburuan. Aurten bideo, Internet eta telebistan oinarritu dira programa paregabe bat osatzeko.

Networking -giza sareen- garrantzia bultzatu nahi izan da bilkuran, eta horretarako, adibidez, StartUp 2.0 lehiaketa ere ikusteko aukera izan zen. Bertan, 2.0 teknologíarekin eraikitako web orrialdeen arteko konpetizioa (euskarazko hurrengo post-a horri eskainiko diot, oso proposamen interesgarriak egon zirela uste baitut). Bakarrik irabazlea aipatu: Colnect, bildumagileentzako orrialdea.

Gainera, Euro Blog Awards lehiaketa ere egin zen. Eurovision-en bozka formatuarekin Europako blog onena aukeratu zuten. Irabazlea Netzpolitik izan zen, blog alemana.

MAHAINGURU ETA TAILERRAK

Bestalde, hiru mahainguru egin ziren. Lehena, Engangin with creative content producers izan zen eta Internet-eko erabiltzaileek blog-etan aktiboki parte hartzen duten adibideak azaldu zituzten. Bigarrena, Next on video on the net bideo blogarien arteko debatea izan zen. Azkena, How to make a successful and profitable videowebsite-n, izenak adierazten duen bezala, bideoblog batekin nola etekinak lortzearen inguruan hitz egin zuten (beste post batean ere, haietan zer esan zen azalduko dut).

Hizlarien artean maila handiko jendea zegoen: Gabriele Gresta (Digital Magics), Pim Betist (Sellaband), Javier Alonso (Youtube), Ferran Capo (Dailymotion) eta Eduardo Perez (Hombrelobo), beste askoren artean.

Igande goizean, hainbat tailer egin ziren. Bertaturakoek hiru tailerretan hartu zezaketen parte gehienez. Autobus ordutegien kontuak direla eta ez nintzen lehenera iritsi, Nuño Valenzuelak eskainitako SEO & Video-ra. Baina hurrengoetara bai iritsi nitzela eta izugarri onak iruditu zitzaizkidan, asko ikasi nuen. Alde batetik, Antontio Delgadok Tips para periodistas en paro y bloggers tailerra egin zuen, non blog on bat egiteko beharrezkoak adierazi zituen. Bestetik, José A. del Moralek How to create a succesfull community izenekoa egin zuen. Azken hartan, Facebook vs. Tuentiren inguruko eztabaida oso interesgarria piztu zen (hau ere beste post batean komentatuko dut).

Bukatzeko Agoranewsek eta EITBk nonick-en inguruan egin zituzten bideoak uzten dizkizuet.

Agoranews nonick-en

EITB nonick-en

(Bideo honetan agertzen naiz, ea nork ikusten nauen)


Zabaldu eta gozatu / Comparte y disfruta: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • del.icio.us
  • email
  • Facebook
  • LinkedIn
  • Meneame
  • Print
  • Technorati
  • Wikio ES
  • TwitThis

One Response to “nonick Conference 09: on web & tv”

  1. aupatu.com Says:

    nonick Conference 09:on web & tv…

    Pasa den ostiral eta larunbatean Alianzok, EITB eta SPRIrekin, nonick Conference 09 egin zuten EITBk Bilbon duen egoitzan….

Leave a Reply