Kazetaritza-etikarako kurtsoa

Gaur goizean (maiatzak 1) Diario Vasco egunkaria erosi dudanean, ia ia dirua itzultzeko eskatu diot dendariari. Hotz gelditu naiz azala ikusi dudanean. Ez dakit zertan pentsatzen ari ziren, DVkoak baina azalean jarri duten argazkia (nik erreproduzituko ez dudana) ez zait batere egokia iruditzen. Ikusi dudanak Noticias de Gipuzkoak lehengo urtean egindako zerbait ekarri dit burura (ikus Iñaki Landaren blogean) eta baita Deiak orain dela ez asko egindako zerbait ere (ikus Urtzi jauregibeitiaren blogean).

Atzo, Holandan Erreginaren Eguna ospatzen zen. Eta urtero bezala desfile eta ekitaldi analogoak izan zituzten. Baina iluntasunak bildu zuen ekitaldia. Kotxe beltz batek errege-familia holandarraren kontra atentatu nahi izan zuen. Ez zuen lortu, baina bidean 5 hildako eta 12 zauritu utzi zituen.

Bada, Diario Vascori ez zaio ezer hobea otu, zaurituen argazkiarekin egunkariko azala apaintzea baino. Kotxea triskaturik eta kolpatuak lurrera erortzen, hori da argazkia.

Baina ez dira hor gelditzen. Egunkariaren bertsio digitalera sartzen baldin bazerate gauza okertzen doa. Aipatutako argazkiaz gainera beste hainbat ere ageri dira: gidatzailea kotxe barruan odoletan blai (gutxienez zuri-beltzean jarri dute) eta kolpatutako emakume bat lurrean etzanda polizia-agenteek zaintzen duten bitartean.

Online dagoen berriak iruzkinak jaso ditzake eta hona hemen lehena:

No se deberian de poner estas imagenes, aunque sea por respeto a las familias de los fallecidos y heridos. Que horror“. Amaia. 01/May/2009 | 11:22:39

Irakurle honek arrazoi guztia daukala iruditzen zait. Errespetu falta bat da, baina ez bakarrik hildako eta zaurituen senideekiko, egunkaria erosten dugunentzako ere. Jakin nahiko nuke zenbati gosaltzeko gogoa joan zaien hau ikustean.

Vocento taldeko beste egunkariak ere begiratu ditut eta El Correo Españolek, adibidez, argazki berdina dakar azalean.

Eta nire galdera da, non gelditzen da etika? Egungo gizartean eta komunikazioaren munduan, dirudienez, maxima bat da morboak saldu egiten duela. Unibertsitatean beti gaude maxima hori diskutitzen. Eta hona ekarri nahi ditut han debateetan planteatzen ditugun galderak: non dago ongi dagoenaren limitea? Non etika? Denak balio du?

Nire ustez, Diario Vascori eta El Correori kazetaritza-etikarako kurtso bat eman behar zaie, edo unibertsitatera itzuli arazi gutxienez.

Zabaldu eta gozatu / Comparte y disfruta: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • del.icio.us
  • email
  • Facebook
  • LinkedIn
  • Meneame
  • Print
  • Technorati
  • Wikio ES
  • TwitThis

4 Responses to “Kazetaritza-etikarako kurtsoa”

  1. zabaldu.com Says:

    Kazetaritza-etikarako kurtsoa…

    Diario Vascok eta El Correok atzo Holandan Erreginaren Egunean egondako kotxe istripuaren argazkia publikatu dute azalean. Non dago etika kazetaritzan gaur egun?…

  2. aupatu.com Says:

    Kazetaritza-etikarako kurtsoa…

    Diario Vascok eta El Correok atzo Holandan Erreginaren Egunean egondako kotxe istripuaren argazkia publikatu dute azalean. Non dago etika kazetaritzan gaur egun?…

  3. Iñaki Says:

    Sentsazionalismoaren semeak gara. Barne-barnean errotuta daukagu eta Vocentokoek horrelako egoera ale batzuk gehiago saltzeko erabili dutela uste dut; aurreko urtean Naoticiasekoek egin zuten bezalaxe.

    Ah! Hala ere… los borbones a los tiburones!

  4. Harriet Says:

    Me parece una VERGUENZA (si, en mayusculas) que todavia no hayas realizado una cronica sobre el euskal strong festival de Durango. Que sepas que entro cada dia a tu blog con la esperanza de leer un resumen detallado de lo que acontecio ese dia.

    Me mantendre a la espera…

Leave a Reply