Archive for the ‘General’ Category

Koman egotea bezala

Azken aldian izan ditugun -eta oraindik ditugun- lan guziekin, koman bezala sentitzen naiz. Iluntasunean ikusten dut nire burua eta han aurrean argia dago, baina ezinezkoa zait bertara iristea. Eta ibili eta ibili ondoren metrorik aurreratu ez dudala iruditzen zait. Frustrazioa sortzen dit horrek. Ezinegona.

Pantailaren aurrean nago bihotza txikiturik. Hainbeste gauza egin nahiko nituzke, hainbeste gauza blog honetan landu. Baina ezinegonak eta egin beharrekoek ez didate denborarik uzten. Iluntasunean gero eta gehiago galtzen naizela iruditzen zait, argira iritsi beharrean.

Ni ere, Springsteen bezala, egun eguzkitsu baten esperoan nago.

Waitin’ on a Sunny Day - Bruce Springsteen

Imagen de previsualización de YouTube

Viernes, mayo 22nd, 2009