Gure lagun Torres

Harrietek, klaseko lagun eta kide batek, Publizitate eta Propagandako eskolarako, nik egin nuen bezala (ikus hemen) marketing birala aztertu du eredu konkretu batekin. Fernando Torres-ek, Liverpool-eko jokalariak egindako anutzio batzuk azaldu dizkigu.
Hiru spot igo ziren YouTubera. Lehenengoan, Torresek bere lagun Juan Carlosen ileapaindegia promozionatzen zuen. Bigarrenean, beste lagun baten Tenis eskola bat. Eta hirugarrenean, jokalariaren beste lagun baten txakur eskola.
Bideoak berehala hedatu ziren Internet-etik. Blogarien susmoen arabera, spot hauen atzean kanpaina biral bat zegoen. Baina ez zekiten norena. Jakin zen, azkenik, kanpaina Banco Gallego-rena zena eta sortzailea Contrapunto konpainia zela.
Viernes, Mayo 8th, 2009

