Archive for the ‘Literatura / Literatura’ Category

Bernardo Atxagarekin elkarrizketan

Euskaltuben bideoak ikusten ari nintzela Bernardo Atxagari Argia.com-en egin zioten elkarrizketa aurkitu dut. Hartan bere azken esperientziez eta bere azken eleberriari -Zazpi etxe Frantzian- buruz jardun da, baita Euskal Herriarekiko duen ikuspuntuaz ere. Gogoratzen bazarete nik ere liburu haren kritika egin nuen. Ikus: Zortzigarren etxera bidaia.

Martes, Junio 16th, 2009

Zortzigarren etxera bidaia

Bernardo Atxagaren azken eleberria irakurtzen ari nintzela (Zazpi etxe frantzian, Pamiela, 2009) ezin ahaztu nuen Joseph Conraden Heart of darkness liburua. Yangambiko basoetatik zetozen tximuen oihuen artean, Kurtz-en «The horror! The horror!» deiadarra falta zen bakarrik. Modu berean, Chrysostome-n, eleberriko pertsonaia baten, izaera espiritualak Marlow-en oihartzuna ere ekartzen zidan belarrietara.

(más…)

Domingo, Abril 19th, 2009